86 errezeta osasungarridun Liburua + CDa

Salsa para tu coco.  86 recetas para cocinar toda tu vida.

Salsa para tu coco, "Elikadura eta musika zoriontsu izateko".
86 errezeta bizitza osoan sukaldatzeko.

Martin Berasategui, Gurutz Linazasoro, Miguel Larrarte eta Pascal Gaignek eginiko liburua.

Egileek modu altruistan egin dute lan proiektu honetan, hauek dira:

  • Martin Berasateguik 86 errezeta oparitu dizkigu, erraz egitekoak eta gure garuna baldintza ezin hobean mantentzeko gomendagarriak.
  • Gurutz Linazasorok artikuluak garatu ditu, gaixotasun neurodegeneratibo eta bere gaur egungo tratamenduak sensibilitate handiz definituak.
  • Miguel Larrartek arte eta imaginazioz beteriko akuarelazko ilustrazioekin.
  • Eta honetaz gain berrikuntza aitzindari eta polit batekin dator, gastronomia, zientzia eta arteaz gain musika CD bat dakar, Pascal Gaignek konposatua, eta abestien intrepretazioa Iñaki Dieguez, Iñaki Salvador eta Javier Area bezalako artistek lagundua.

Zalantzarik ez dugu musikaren laguntza zoragarria izango dela Martinen errezetak prestatzeko garaian, Gurutzek idatzitako testuekin informatuz, eta nola ez, Miguelen akuarelak arritu eta irribarre eginaraziko digute.


Liburua liburudendatan zein Elkartean lortu daiteke.

Eskuratu nahi baduzu gurekin harremanetan jarri.

Online erosi daiteke ere hurrengo dendatan:

Elkar Amazon Book Depository

Profesionalentzat erosketa zerbitzua (banatzaileak):

Elkar MCL ACL Morcillo


Gurutz Linazasoro eta Martin Berasategui argitalpen hau eskaintzeko elkartu egin dira, nahi duenak, eta dietaren zehar, bere garuna aktiboa eta sasoi onean mantentzeko.

Ideia, ahal den neurrian, adinarekin sortu daitezkeen gaixotasun neurodegeneratibo batzuen agerpena atzeratzen laguntzeko errezeta ezberdinak eskaintzea da.

Gurutz Linazasoro, neurologo paregabea, eta Martin Berasategi, sukaldari bikaina, ezinbesteko osasunaz eta sukalde fin baten bitartez gozatzeko 55 errezeta eskaintzen dizkigute.