es eu



EiTB Elkartasun Maratoia

462.289€ bildu dira Maratoian, gaitz neurodegeneratiboak ikertzeko

eitb.eus-en ekarpenak egin ahal izango dira datozen egunetan, eta Kutxabankeko kontu korrontea urte osoan egongo da irekita.


Informazio gehiago

Informazio gehiago








Segundo Oro Bizitza

EiTBk aurtengo elkartasun maratoia gaixotasun neurodegeneratiboei eskaintzen die, Parkinson Gaixotasuna besteak beste.

"Segundo Oro Bizitza" lelopean, EiTBk bere baliabide guztiak jarriko ditu elkartasuna bultzatzeko eta gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketan laguntza emateko.

Aspargi elkarlanean aktiboki arituko da elkartasun maratoi honetan. 2014tik Aspargiren proiektu nagusietako bat ikerkuntzan laguntzea da, Aspargi Bekarekin, hau dela eta aurten 6.000€ eman dira Telemaratoi honentzat.


Terapia bisuala Parkinson Gaixotasunean

Margot Amadoz Berges optometristak eginiko lana

Margot Amadoz Berges optometristak “Alteraciones en los movimientos oculares extrínsecos en la Enfermedad de Parkinson“ ikerkuntza lana egin du.

Begitako terapiaren bitartez ikerkuntza honen alde praktikoa egin ahal izateko Aspargi Bekak 4.000€ eman ditu.


Parkinson ikasketa genetikoa, PPMI

Ikasketa genetiko batek Parkinson tratamenduaren bila euskal eta kataluniar herritarren artean

Michale J Fox

Aspargik jakinarazten du:

Donostia Hospitaleko Neurologia Zerbitzuak PPMI (Parkinson’s Progression Markers Initiative) ikasketa bat gauzatzen ari da, Michael J Fox Fundazioak finantzatua.

Ikasketa genetiko bat aurrera eramateko aukera eskaintzen du, baita aholku genetiko bat doan jasotzeko baldin eta:

  • Parkinson gaixoa bazara, zure senitarteko batzuek Parkinson gaixotasuna badute batez ere, edo adin goiztiarrekoa bazara.
  • Ez zara Parkinson gaixoa baino zure senitartekoak Parkinson gaixoak badira.

Edozein proiektuan parte hartzea erabakitzen duten pertsona guztieri aholkatzen diegun bezala, ikerketa ikasketa bat denez, ikasketaren baimen espezifikoa eskatu behar duzula jakinarazten dizugu. Gainera, zure erabakia zure neurologoari kontsultatzea gomendatzen dizugu, eta bera izatea jarraipena eta tratamendua eramaten duena.


Informazio gehiago (gazteleraz)

Informazio gehiago (gazteleraz)


Aspargi, Osoko Errehabilitazio Zentroa

Aspargi zer da?

Aspargi, Parkinson gaixotasuna duten pertsonak zein familiak edo hurbilekoak zaintzeko errehabilitazio zentro bat da.

Grupos de autoayuda
  • Tratamenduak, asistentzia, medikamentuak eta hauek nola lortzen bideratzen die gaixo eta familiartekoei.
  • Laguntza, nobedade eta aurrerapenei buruzko informazioa ematen du.
  • Adituek emandako gaixotasunari buruzko mintegi eta kurtsoak eskaintzen ditu.
  • Bazkideei argitalpenak eta osasun materialaren sustapena lortzen laguntzen die.
Eta batez ere,
  • Gaixo eta senideei laguntzeko talde bat sortuz, horrela gaixotasuna eramangarriagoa egiteko.

"Ez ezazu Parkinsona bakarrik bizi"

 






Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika