Bizi maila hobetu

Parkinson gaixoen, familien edo gertuko pertsonen bizi maila hobetzea dugu helburu.

Aspargi

Aspargik terapia ezberdinak eskaintzen ditu, besteak beste: Fisioterapia, kiromasajea, logopeda, laguntza soziala eta psikologikoa, Pilates eta abarrekoak astearen egun guztietan, maila fisiko zein psikosoziala lantzeko, bakartze sozialaren kontra borrokatzen dugun bitartean; Parkinson gaixotasuna duten pertsonen berezitasun nagusiena baita.

Aurreko lerroetan aipatutako terapietara agertzeko abantailarik garrantzitsuena, eta terapia gehienak taldean lantzen direla kontutan hartuta, laguntza eta elkartasun talde baten parte garen sentipena da. Horrexegatik, gaixoak, sorospen konpromiso bat jasotzen hasten dira eta hori da modu egokiena, alde batetik aktiboak senti arazteko eta gizartearekiko erlazioan parte hartzeko bestetik.

Parkinson gaixotasunaren ezaugarri bera duten bi pertsona esistitzen ez direnez, elkartean gaixo bakoitzaren zaintzarako zuzendutako ekintza indibidualak ditugu maila espezifiko batean, erabiltzaile bakoitzaren profila kontutan izanda noski.

Aspargiko bazkide izateak dakarren beste onura bat, gaixotasunarekiko etengabe eguneratuta eta desdramatizatuta jasoko den informazioa da, medikamenduak, elikadura, egoera fisikoarekin erlazionatuta, egoera psikosozialarekin esaterako...

Arrazoi guzti hauengatik, Gipuzkoako herrialdeari laguntzeko helburuarekin, gure asmoa ildo honetatik lanean jarraitzea da, Parkinson gaixotasuna duten pertsonekin elkar bizitzan.

Nola egin bazkide?

Gure helburuak jarraitzen dituzten pertsona guztiak onartzera irekita gaude proiektu honetan. Aspargiko bazkide izan nahi baduzu webgune honetan egin dezakezu, aspargi@aspargi.org emailaren bitartez edo +34 943 32 77 15 / +34 943 24 56 17 telefonoetara deitzen.