Aspargi LAGUN

Aspargin bazkide berri bat jaio da, ASPARGI LAGUN.

"Aspargi LAGUN", sentikortasuna, kidetasuna edo elkartasunagatik gure familian parte hartu nahi duten guztiak dira.

"Aspargi LAGUN" izateagatik Parkinson gaixotasunarekin lotuta dagoen informazio berritua bidaliko dizugu: gure hitzaldietara gonbidapenak, ikastaroak, ekintzak, botikak, elikagaiak, egoera fisiko zein psikikoarekin erlazionatua dagoen guztia, eta abar.

Dohaintzak

Dohaintzak egiteko honako kontua erabili daiteke: ES88 2100 3664 582200285014.

Otsailaren 8an DomusVi Berra-ren dohaintza bat jaso genuen eta gure esker ona azaldu nahi dugu.

Informazio gehiago ondorengo loturan:

http://www.domusvi.es/articulo/donacion-aspargi/

Hasiera goiztiarra edo Diagnostikatu berria (35-50 urte)

Duela gutxi Parkinon gaixotasuna diagnostikatua edo hasiera goiztiarra duten pertsonei (35-50 urte) zuzendua.

Aspargin gurekin harremanetan jartzeko gonbidapena luzatzen dizugu, informatzeko zein gaixotasunari buruz aholkuak emateko, horrela zure bizi kalitatea hobetzeko.

Horretarako gaude, edozein zalantza edo kezka izan ezkero laguntzeko.