Informazioa eta orientazioa
ASPARGIn, lehen unetik lagunduko dizugu zure bidean Parkinson gaixotasunarekin.
Gaixotasunari eta gure zerbitzuei buruzko informazio pertsonalizatua, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen dizkizugu, bai gure bulegoetan bertan, bai modu telematikoan.
Jarduera hau doakoa da eta herritar guztientzat eskuragarri dago, ez bakarrik kaltetuentzat, baita senide, zaintzaile, profesional eta erakundeentzat ere.
Parkinsonari ahalik eta bizi-kalitate onenarekin aurre egiteko behar dituzun tresnak eta laguntza ematea da gure helburua.

Informazioa
Eskura dauden baliabideei buruzko orientazioa
Eskainitako zerbitzuei buruzko aholkularitza
Prozesuan laguntzea
Parkinsona edo parkinsonismoa diagnostikatu zaion pertsona bat edota haren senitartekoa gurekin harremanetan jartzen denean, lehenik informazio-hitzordu bat zehazten da, aurrez aurrekoa edo telefono bidezkoa izan daitekeena.
Hitzordu honen bidez, eskaintzen ditugun zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa ematen da, bai gaixotasuna pairatzen duenarentzat eta baita honen ingurune hurbilenarentzat lagungarri izan daitezkeen kanpo-baliabideei buruzkoa ere.
Jarraian eskatzaileak interesa baldin badauka, balorazio sakonagoa egiteko egun bat finkatuko da, balizko ondorio guztiak kontuan hartuta erabiltzaile bakoitzari banaka lagundu ahal izateko.

Honek erabiltzaile bakoitzaren premia indibidualak zehazteko aukera ematen digu, ezarritako terapia arlo bakoitzeko profesionaletara bideratuaz, helburu eta jarraibide terapeutiko berberak lortzea ahalbideratzen duelarik.
Parkinsona al daukazu?
Bete ondorengo inprimakia
Zurekin kontaktuan jarriko gara
Los datos personales facilitados voluntariamente por usted, a través del presente formulario web serán tratados por ASPARGI (Asociación Parkinson Gipuzkoa), como responsable del tratamiento, con la finalidad de atender su solicitud, consulta, queja o sugerencia, sin que se produzcan comunicaciones o cesiones de datos y conservados durante los plazos necesarios para atender su solicitud. Puede ejercer los derechos de acceso, rectificación o supresión de sus datos, dirigiéndose a ZARATEGI Pasealekua, 100 TXARA 1 – 20015 SAN SEBASTIAN / DONOSTIA. Para más información al respecto, puede consultar nuestra Política de Privacidad
Zein pauso ematen ditugu?