Parkinsona, gaixotasun neurologiko bat.

Ba al dakizu Parkinsona zer den?

Neurologikoa

Parkinson gaixotasunak, 1817an aurkitu zuen James Parkinson sendagile ingelesari zor dio izena. Kausa ezezaguneko prozesu bat da, bere ezaugarria dopamina sortzen duten burmuineko neuronak etengabe galtzea da. Dopamina beharrezkoa da bizkor eta koordinazioarekin mugitzeko. Hau dela eta, Parkinsonen sintoma nagusiak hauek dira: moteltasuna eta zailtasuna mugitzeko orduan, gogortasuna eta dardara. Hauek zailtasun handiak sortzen dituzten eguneroko zereginak egiteko, adibidez: ibiltzeko, oheratzeko, ohean buelta bat emateko, idazteko, etabar.

Edonork izan dezake parkinsona, ez da zaharren gaixotasuna bakarrik. Gizartean badauzkagu parkinsona daukaten pertsonai ezagun batzuk, adibidez Michael J. Fox aktorea, Cassius Clay boxeolaria edo Juan Pablo II Aita Santua. Kopurua eten gabe gehitzen ari da.

Bere jatorria ez ezaguna denez, parkinsonek ez dauka sendaketarik. Hala ere, tratamendu askok gaixotasunaren sintomak hobe ditzakete. Tratamendu gehienek falta den dopamina ordezkatzen dute, eta honekin bizi kalitatea asko hobetzen da. Gero eta medikamentu gehiago dago eta beste asko ikertzen ari dira. Medikamenduek huts egiten dutenean, kirurgiara jo daiteke.

Parkinsona etengabe ikertzen da. Ikerketak gehien bat sortzen duten kausa ezagutzeko eta gaurko tratamenduak hobetzeko dira. Egunero aurkikuntza berriak egiten dira. Bien bitartean inportantea da gaixotasunarekin bizitzen jakitea eta "etengabeko moldaketa" leloa jarraitzea.