es eu



Elkartea Bazkideak

Bazkideak

Aspargi parkinson elkarteak helburu nagusi batekin jaio da:
"Parkinson gaixoak, familia edo gertuko pertsonen bizi maila hobetzea".


Fisioterapia

Helburu orokor hau lortzeko erabiltzen dugun metodologia, BETI, Elkarteko medikuaren gainbegiratuaren bidez izango da (Gurutz Linazasoro Doktorea). Eskaintzen diren terapia ezberdinak hauexek dira: Fisioterapia, eskulan tailerra, logopeda, laguntza soziala eta psikologikoa, Tai Chi, koro baten eraketa, masajeak eta abarrekoak astearen egun guztietan, maila fisiko zein psikikoa lantzeko, bakartze sozialaren kontra borrokatzen dugun bitartean; Parkinson gaixotasuna duten pertsonen berezitasun nagusiena baita.

Aurreko lerroetan aipatutako terapietara agertzeko abantailarik garrantzitsuena, eta terapia gehienak taldean lantzen direla kontutan hartuta, laguntza eta elkartasun talde baten parte garan sentipena da. Horrexegatik, gaixoak, sorospen konpromiso bat jasotzen hasten dira eta hori da modu egokiena, alde batetik aktiboak senti arazteko eta gizartearekiko erlazioan parte hartzeko bestetik.

Parkinson gaixotasunaren ezaugarri bera duten bi pertsona esistitzen ez direnez, elkartean gaixo bakoitzaren zaintzarako zuzendutako ekintza indibidualak ditugu maila espezifiko batean, erabiltzaile bakoitzaren profila kontutan izanda noski.

Aspargiko bazkide izateak dakarren beste onura bat, gaixotasunarekiko etengabe eguneratuta eta desdramatizatuta jasoko den informazioa da, medikamenduak, elikadura, egoera fisikoarekin erlazionatuta, egoera psikikoarekin esaterako...

Arrazoi guzti hauengatik, Gipuzkoako herrialdeari laguntzeko helburuarekin, gure asmoa ildo honetatik lanean jarraitzea da, Parkinson gaixotasuna duten pertsonekin elkar bizitzan.

Nola egin bazkide?

Gure helburuak jarraitzen dituzten pertsona guztiak onartzera irekita gaude proiektu honetan. Aspargiko bazkide izan nahi baduzu webgune honetan egin dezakezu, aspargi@aspargi.org emailaren bitartez edo +34 943 32 77 15 / +34 943 24 56 17 telefonoetara deitzen.

 






Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika

Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika