Parkinson edo parkinsonismoa duen pertsona baten arreta integralean senideek eta zaintzaileek duten zeregina funtsezkoa da gaixoaren bizi-kalitatea mantentzeko prozesuan. Hala ere, diagnostiko hau duten pertsonek behar dituzten zaintza- eta arreta-premiek gainditu egin ditzakete familia baten gaitasunak edo baliabideak, eta haien ongizate psikologikoan, fisikoan eta sozialean izan dezakete eragina.

Oso garrantzitsua da zaintzaileek informazioa eta baliabideak eskura izatea, erasandako pertsonari arreta ona ematen laguntzeko, haren osasunean eragin negatiborik izan gabe.

BALIABIDEAK:

  1. Informazioa, prestakuntza eta aholkularitza.
    Hezkuntza jarraia
  2. Familiari laguntzeko taldeak.
    Helburu nagusia da antzeko egoeran dauden senideen eta zaintzaileen artean esperientziak eta zalantzak partekatzea, bai eta gaixotasunari buruzko informazio espezifikoa ere. Halaber, harreman berriak ezartzea eta laguntza sustatzea.
  3. Laguntza soziala.
    Banakako arreta, eragindako pertsonarengan eta haren familiarengan (zaintzaile nagusiak) zentratua, ikuspegi integral eta ahalbidetzailetik.
  4. Laguntza Psikologikoa.
    Banakako arreta, erasandako pertsonarekiko eguneroko arazoak hobeto ulertu eta kudeatu ahal izateko, bai eta zaintzailearen arazo emozionalak ere, erantzukizun gehigarrien eta gainkargen ondorio zuzena.