Informatu/Orientatu 🡪 baloratu 🡪 lagundu

Lehenengo urratsa gaixotasunari buruz eta/edo gure elkartean eskaintzen ditugun zerbitzu eta terapiei buruz modu pertsonalizatuan informatzea, orientatzea eta aholkatzea da..

Zerbitzua bi bidetan eskaintzen du Aspargik: aurrez aurrekoa, Txara I (Donostia) gure bulegoetan edo telematikoa.
Jarduera hau doakoa da eta herritar guztientzat dago eskuragarri, ez bakarrik eragindako pertsonentzat, baita senide, zaintzaile, profesional eta erakundeentzat ere.

Elkar ezaguru ondoren…

Hurrengo urratsa balorazio zehatza eta pertsonalizatua egitea da, erabiltzaile bakoitzaren beharrak zehazteko eta, horrela, ezarritako arlo terapeutiko bakoitzeko profesionalengana ondo bideratzeko, jarraitu beharreko helburu eta jarraibide terapeutiko berberak lortzeko.

Ordezkaritza bat dugu Irunen eta beste bat Zarautzen; balorazioak leku horietan ere egin daitezke.

Gure eremuak:

  • Soziala
    Gizarte-esparru batean (lanekoa, ekonomikoa, osasunekoa) laguntza, orientazioa eta informazioa emateko sortua.
  • Terapeutikoa
    • Fisioterapia
    • Osteopatia
    • Masajea
    • Laguntza Psicologiko eta neuropsicologikoa
    • Logopedia
    • Pilatesa
    • Etxeko zerbitzua
  • Okupazionala
    Bazkideentzat, familiakoentzat edo zaintzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen hitzaldiak, ekitaldiak edo tailerrak sortzera zuzendua.