Aspargi

Aspargi

Aspargi irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, onura publikokoa deklaratua, Parkinsona diagnostikatutako pertsona batzuen eta haien senideen premiagatik 2000. urtean sortua.

Orduz geroztik, gure erakundea hazi egin da, bai zerbitzuetan, bai espezializazioan, bai kudeaketan, bai profesionaltasunean..

20 urte baino gehiagoko ibilbidea dugu, eta erakunde eta entitate publiko eta pribatuekin elkarlanean aritu gara hainbat programa eta zerbitzutan, betiere parkinsona duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Buru-belarri ari gara lanean parkinsonak edo parkinsonismoak dituzten pertsonen beharrak ikusarazteko eta gizarteari, oro har, informazio argia eta egiazkoa emateko.

Onura publikoa

2005 urtean Elkartearen onuragarritasuna aitortua izan zen.
Egiaztagiria: ehaa-bopv.pdf (48Kb)


Bazkideak funtsezko oinarria dira gure erakundearen funtzionamendurako.

Gure familiako kide izatea nahi dugu!